Larresorora joateko aukera izango da bizikletaz eta zaldiz

Ataria 2024ko uztailaren 26a

Igandean Larresoroko Harriz-zubiko festak ospatuko dituzte eta bertara joan nahi duten herritarrek aurretik izango dute horretarako aukera; bihar bizikletan abiatuko dira Leaburutik Amaiurrera, eta igandean, berriz, zaldiz iritsiko dira Larresorora.

Urteroko moduan, Leaburu-Txaramako herritarrak Larresorora joango dira. Izan ere, igandean Larresoroko Harriz-zubiko festak ospatuko dituzte eta herritarrek hara joateko aukera desberdinak izango dituzte. Batetik, herritar talde bat bihar abiatuko da Larresorora. Horretarako, 9:00ak aldera, Leaburutik Amaiurrera bizikletaz joango dira, eta hurrengo egunean, zaldiz jarraituko dute Amaiurretik Larresorora.

Bestetik, Leaburu-Txaramako Udalak autobusa antolatu du iganderako. 8:45ean abiatuko da Leaburuko plazatik eta geldialdia egingo du 9:00etan Txaramako paper-fabrikako autobus geltokian. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!