Senidetze eguna ospatuko dute igandean

Ataria 2024ko apirilaren 4a

Joan den urteko ongietorriko une bat, Leaburu-Txaraman. L. CARRASCO

Bazkarira joateko beharrezkoa da aurretik izena ematea eta gaur, apirilaren 4a, da horretarako azken eguna.

Urtero bezala, Senidetze eguna ospatuko dute Leaburu-Txaramako eta Larresoroko (Lapurdi) herritarrek. Urtean, gutxienez, bi aldiz elkartzeko ohitura izaten dute, eta lehen hitzordua igandean, apirilaren 7an, izango da. Aurrerago, Leaburu-Txaramakoak joango dira Larresorora.

Eguneko egitaraua
Goizean iritsiko dira Larresorokoak eskualdera, eta herriko dantzariekin egingo diete ongietorria. Ondoren, toka txapelketa jokatuko dute –joan den urtean egin ez bazuten ere, aurten berreskuratu egin dute–. Eta eguerdiko ordubietan, bertso bazkaria egingo dute herriko ostatuan Oihana Iguaran eta Amets Arzallus bertsolariekin.

Bazkarira joateko beharrezkoa da aurretik izena ematea 943 67 42 77 telefono zenbakira deituz, eta gaur, apirilaren 4a, da horretarako azken eguna. Helduek 30 euro ordaindu beharko dituzte; eta haurrek, berriz, hamabost.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!