Tortilla hoberena nork prestatuko

Irati Saizar Artola 2023ko uztailaren 1a

Denera zazpi bikotek hartu dute parte tortilla patata lehiaketan; eguerdian, tortilla horiek dastatzeko aukera izan dute, sagardoaren laguntzaz.

San Pedro jaiak ospatzen ari dira Leaburun eta goizean goizetik hasi dira festan gaztetxoak. Patata tortilla lehiaketa egin dute, eta denera zazpi bikotek hartu dute parte. Aitortu dute, iaz, gurasoen laguntza izan zutela, besteak beste, tortillari buelta emateko, baina aurten, guztia bakar-bakarrik egitera animatu dira.

Eguerdian, sagardo dastaketarekin batera dastatu dituzte goizean egindako tortillak. Afal aurretik, iluntzean, Tio Teronen Semeak dantza taldeak Festamentua ikuskizuna eskainiko du, 19:30ean. Horren jarraian, herri afaria izango dute, eta bingoan jokatu ostean, disko festak luzatuko du gaua.

  • Uztailak 2, igandea
    • 11:00. Futbitoa frontoian.
    • 12:00. Haurrentzako zirku tailerra.
    • 17:30. Herri kirolak. Aizkoran: Iñaki Azurmendi-Amalur Arbelaitz, Miel Mari Jauregi Altzo-Nerea Arrutiren aurka. Ondoren, herriko 16 gazte elkarren aurka.
    • 19:30. Jon Plazaolaren Tu-Tum, Platz ikuskizuna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!