Joxe Ramon Eizagirrek jarraituko du Leaburu-Txaraman

Ataria 2023ko ekainaren 17a

EH Bilduko bost hautetsiek eta EAJko biek hartu dute zinegotzi postua gaur.

2023-2027 legealdian Leaburu-Txaraman 5 zinegotzi izango ditu EH Bilduk eta 2 EAJ. Hautetsiek gaur goizean egin duten osoko bilkuran hartu dute kargua.

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako emaitzen ondoren, EH Bilduk jarraituko du Leaburu-Txaramako Udala gobernatzen. Joxe Ramon Eizagirrek jarraituko du alkate datozen lau urteetan.

Leaburu-Txaramako udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Joxe Ramon Eizagirre Sorondo (EH Bildu)
  2. Luisa Uzkudun Etxenagusia (EH Bildu)
  3. Juan Manuel Serrano Beristain (EH Bildu)
  4. Mertxe Araistegi Arana (EH Bildu)
  5. Arkaitz Esnaola Huci (EH Bildu)
  6. Iñaki Joseba Patirki Aguirre Arizmendi (EAJ)
  7. Juan Eustasio Urdapilleta Urtuzaga (EAJ)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!