Leaburu-Txaraman bigarrenez, Joxe Ramon Eizagirre

Ataria 2023ko maiatzaren 28a

Gaur zazpi zinegotzi aukeratu dituzte Leaburu-Txaraman. Boto guztiak kontatu ondoren, hau izan da emaitza.

 

 

 

 

 

Joxe Ramon Eizagirre Sorondok bigarren agintaldia hasiko du Leaburu-Txaramako alkate modura, EH Bilduk 118 boto eskuratuta. Bigarren, EAJ geratu da, 49 botorekin. Baliogabeak 7 boto izan dira, 6 zuri eta %36,62-eko abstentzioa izan da. Hemen gaurko informazio guztia.

Leaburu-Txaramako udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Joxe Ramon Eizagirre Sorondo (EH Bildu)
  2. Luisa Uzkudun Etxenagusia (EH Bildu)
  3. Juan Manuel Serrano Beristain (EH Bildu)
  4. Mertxe Araistegi Arana (EH Bildu)
  5. Arkaitz Esnaola Huci (EH Bildu)
  6. Iñaki Joseba Patirki Aguirre Arizmendi (EAJ)
  7. Juan Eustasio Urdapilleta Urtuzaga (EAJ)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!