Anjel Arrospideri buruzko liburua aurkeztuko dute

Ataria 2022ko urtarrilaren 20a

Anjel Arrospideri buruzko liburuaren azala. JOSEBA URRETABIZKAIA urretabizkaia

Anjel Arrospideri buruzko liburua egin dute Alvaro Bermejo idazleak eta Joseba Urretabizkaia argazkilari eta editoreak. Anjel Arrospide, gizona eta bere aizkora izena du liburuak eta igande honetan, hilaren 23an, aurkeztuko dute Leaburuko frontoian, 11:30etik aurrera.

Aurkezpenean, liburua erosteko aukera ere izango da. Bide batez, ekitaldian Leaburu-Txaramako Udalak herriko beste sei kirolariri esker ona adierazi eta beren ibilbide profesionalean egindakoagatik aitorpena egingo die.

Arrospide 1980an hasi zen aizkoran, herriko festetan egindako saio batean. Bere lorpenen artean, aipatzekoa da Euskal Herriko sei txapelketa irabazi zituela jarraian, 1990etik 1995era bitarte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!