Ikastaroetan izena emateko azken eguna irailaren 11 izango da

Ataria 2020ko abuztuaren 29a

Leaburu-Txaramako Udalak ikastaroak antolatu nahi ditu ikasturte berrian. Herritarrek formulario bat bete beharko dute izena emateko edota ikastaro berriak proposatzeko.

Irailaren 11 izango da formularioa betetzeko azken eguna. Egoerak ahalbidetzen badu, urtero antolatu ohi diren ikastaroak martxan jarri nahi dituzte, eta bide batez, ikastaro berrien proposamenak ere jaso nahi dituzte. Leaburu-Txaramako Udalaren webgunean bete daiteke formularioa. Besteak beste, dantzan, ingelesean, pilatesen eta joskintzan apunta daiteke momentuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!