Joxe Ramon Eizagirre, alkatetzara

Irati Saizar Artola 2019ko maiatzaren 27a

117 boto eskuratu ditu EH Bilduk eta 77 boto jaso ditu Bide Berriak taldeak

EH Bildu eta Bide Berriak aurkeztu dira Leaburu-Txaraman. Jokoan zeuden 7 hautetsietatik 4 EH Bildurentzat izan dira, 117 botorekin eta beste 3rak Bide Berriak taldeak eskuratu ditu, 77 botorekin. 206 lagunek bozkatu zuten, %75,46ko partaidetzara iritsita; 8 boto zuri kontatu dituzte eta 4 boto baliogabe. Beraz, Joxe Ramon Eizagirre izango da alkate berria.

2015ean garaipena estuagoa izan zen EH Bildurentzat, izan ere, 109 boto eskuratu zituen koalizioak, eta 94 boto jaso zituen Bide Berriak taldeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!