Joxe Ramon Eizagirre, EH Bilduko alkategai

Ataria 2019ko martxoaren 14a

Leaburu-Txaramako EH Bilduko alkategaia izango da Joxe Ramon Eizagirre datozen udal hauteskundeetarako.

Azken zortzi urteetan, zinegotzi eta alkate orde izan da herri berean. Andoainen jaio zen, 1964an. Hamabi urte inguru daramatza Txaraman bizitzen, eta gizarte hezkuntzan diplomatura aterata, hezitzailea da adin txikikoen egoitza batean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!