Jon Goñi, Txarama, 1953

Ataria 2019ko otsailaren 10a

«Zazpi aldiz atxilotua izan naiz eta zazpi aldiz torturatua. Bi aldiz sudurra hautsi zidaten. Oso gogorra izan zen»

«Laidoztatze guztiak izan genituen. Zakurrak bezala tratatzen gintuzten. Pixa adreilu zuloetan egiten genuen eta koltxoirik ere ez zen izaten ziegetan»

«Eibarren torturatu ninduten, Donostian ere bai, baina Tolosan bezain tratu gogorrik ez nuen inon jaso»

«Langileen borrokak oso gogorrak ziren orduan eta gu asko mugitzen ginen. Ez ginen terroristak. Ongizatea lortzeko egiten genuen borroka»

«Ez ziguten inoiz lo egiten uzten eta beti gainean izaten genituen. Konorterik gabe bukatzen genuen askotan»

«Ezagutu ditugu nolakoak diren guardia zibilak. Herriarekin, oso gaizki portatu dira eta hori hil arte eramango dut»

«Aurrera indartsu jarraituko dugu. Guri ez dizkigute buruan dauzkagun ideiak kenduko. Ez gara terroristak. Hori denak pasata ere, umorea daukagu. Hori ez digute kendu, zorionez»

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!