Jokin Sarasola, Txarama, 1956

Ataria 2019ko ots. 10a, 12:00

«Askotan atxilotuta egon gara, baina bi izan dira bereziki gogorrak. 1975eko abuztuan, Txiki eta Otaegi fusilatu aurretik, propaganda banatzeagatik eraman ninduten eta urrian Eli emaztearekin batera»

«Gogorragoa izan zen bigarren aldi hori. Muñecas kapitaina daukat gogoan. Bere aurpegia ez zait burutik kendu. Gogor torturatu gintuzten»

«Martutenen sartu gintuztenean beste preso politikoek ez zuten sinesten eman ziguten tratua. ETAko kideak izan arren, guri bezalako torturarik ez zietela egin esaten ziguten»

«Barne aldizkari bat ere atera zen garai horretan, kartzela eta kuarteletan egoera nolakoa zen esplikatzen zuena. Euskal Herrian zegoen kuartelik txarrena Tolosakoa zela esaten zuten publikazio horretan»

«18 urterekin Huelvara ihes egitea erabaki genuen Elik eta biok. Eta zorte txarra izan genuen, torturatu gintuen pertsona batekin egin baikenuen topo. Ederki gogoan nuen nik bere aurpegia, baina baita berak gurea ere»

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!