Futbitoan jokatzen pasa dute goiza Leaburun

Ataria 2018ko ekainaren 30a

Beste hainbat jokotan ere aritu dira Leaburuko haurrak. Arratsaldean ere kirola izango dute nagusi, eta gauean herri afarian batuko dira guztiak.

Bihar amaituko dira Sanpedroak Leaburun. Hemen, geratzen denaren egitaraua:

Ekainak 30, larunbata

17:00. Herriko pilota eskolako umeen arteko pilota partidak
18:30. Banakako pilota partida: Arkaitz Esnaola - Haritz Lertxundiren aurka.
20:00. Trikipoteoa herritarrentzat.
21:00. Herri afaria. Ondoren, Elizgoien Ahizpak taldea eta Disko festa, goizaldera arte, balio anitzeko gelan.

Uztailak 1, igandea

12:30. Txakolin dastaketa. Ordu berean, apar festa haurrentzat
18:00. Herri kirol jaialdia: Aizkoran: Anjel Arrospide eta Unai Zabala herritarrak Kañamaren aita-semeen aurka. Txingan, trontzan eta korrika, herriko gazteak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!