Sagardotegia Leaburu-Txaramako jubilatu eta pentsiodunentzat

Ataria 2018ko apirilaren 5a

Lizartzako sagardotegian bazkalduko dute.

Leaburu-Txaramako Udalak sagardotegia antolatu du herriko jubilatu zein pentsiodunentzat. Lizartzako sagardotegian izango da bazkaria, apirilaren 22an, eta izena apirilaren 17a baino lehen eman behar da 943 67 59 31 telefono zenbakira deituta.

Sagardotegian ohiko menua izango dute: bakailao tortilla, bakailao takoak piperrekin, txuleta eta postrea.

Udalak joan-etorria egiteko autobusa jarriko du eta ezinduen kasuan laguntzaileak joateko aukera izango duela ere argitu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!