Gabonetako ludotekan izena emateko aukera

Ataria 2016ko abenduaren 14a

Gabonetako Ludoteka zerbitzua antolatu du udalak. Abenduaren 26, 27, 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean izango da ludoteka, 10:00etatik 13:00etara,3 eta 12 urte arteko haurrentzat. Izena emateko azken eguna biharkoa izango da. Horretarako udalera joan behar da. Salneurria 10 eurokoa da.

Dirua baimenarekin batera entregatu behar da eta hiru anai-arreba izanez gero, biren zenbatekoa ordaindu beharko da. Ludeotekako parte hartzaile berriek bakarrik entregatu behar dute Gizarte Segurantzako txartela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!