Jon Irisarrik profesionalekin korrituko du

Asier Imaz 2016ko ekainaren 8a

Caja Rural Seguros RGA taldearekin sinatu du gaur txirrindulari leaburuarrak. 23 urte azpikoetan denboraldi borobila egiten ari zen Irisarri.

Besteak beste Legazpiko Klasika eta Bidasoako etapa erregina irabazi zituen maiatzaren hasieran Jon Irisarrik. Afizionatu mailatik profesionaletara jauzi egiteko aukera ugari zituen leaburuarrak, nahiz eta argi zuen, Ataria-ri emandako elkarrizketan, oinak lurrean eduki behar zituela. Gaur goizean sinatu du Caja Rural Seguros RGA taldearekin profesional mailako bere lehen kontratua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!