Larresoro, gertuago

Ataria 2015eko uztailaren 14a

Urteroko ohiturari jarraituz, uztailarekin Leaburu-Txaramako herritarrak Larresoroko lagunak bisitatu dituzte. Bi herriak senidetuta daude eta Harri Zubiko festa ospatu zuten igandean elkarrekin.

150 pertsona bildu ziren Lapurdiko herrian eta Leaburu-Txaramatik 25 joan ziren. Larresoroko plazan harrera egin zieten eta ondoren pilota partidak izan zituzten, bertsolariak eta abar. Harri Zubi ondoko zelai batean bazkaldu zuten eguna borobiltzeko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!