Senidetze Eguna, urrats bat gehiago

Jone Amonarriz 2015eko ekainaren 7a

Leaburu-Txaramako eta Larresoroko herritarrek Senidetze Eguna ospatu dute eskualdean. Ilusio handiarekin jaso dituzte herrian lapurtarrak eta «familia giroan» igaro dute egun berezia.

Dantzariek eman diete ongi etorria gonbidatuei herriko plazan. Ondoren, senidetzaren omenezko plaka jarri dute eta beste bat eman diete larresoroarrei euren herrian jarri dezaten. Esker oneko hitzak eskaini dituzte bi herrietako alkateek, Luixa Uzkudunek eta Jean-Michel Lamerens-ek. Bertan izan da Lih Bairuk Euskadiko Frente Polisarioko ordezkaria ere.

Duela hogei urte hasitako harremana senidetze ofiziala bilakatu dute aurten eta hemendik aurrera pausoz pauso indartzen jarraitzeko asmoak azaldu dituzte gaur.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!