Afestta elkarteko kideak Leaburun elkartu dira

Maier Ugartemendia 2014ko urr. 14a, 11:46

Euskal Herriko Tourette sindromea duten edo sindrome hori dutenen senideak biltzen ditu elkarteak, eta urtero izaten duten zita Leaburun egin zuten aurten; bertan 150 pertsona inguru bildu ziren

Igandean, Leaburun Afestta elkarteko bazkaria ospatu zuten. Afestta Tourette sindromearekin lotuta dago eta sindrome horrek afektatu dituztenei eta euren senideei laguntzen die. Euskal Herri mailan lan egiten duen elkartea da eta urtero bazkari bat egiten dute guztiak elkartzeko. Igandean, Leaburuko Ostatuan 150 pertsona bildu ziren bazkaltzen eta Porrotx pailazoa ere bertan egon zen bazkaria alaitzen eta umeekin jolasten. Afestta elkarteko kideak gustura gelditu ziren egunak emandakoarekin: "Giro parebagea izan zen, bazkari eta edari ezin hobea izan genuen, eta guztia Leaburuko ostatuaren kolaboraziarekin".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!