Herri txikietako udalekuen egun bateratua egiten ari dira Leaburun. Gipuzkoako zortzi herritako 150 bat gaztetxo joan dira Leaburura, eta egun pasa egingo dute bertan. Eskualdetik Aduna, Larraul, Alkiza, Bidania-Goiatz, Leaburu, Albiztur eta Gazteluko gazteak ari dira parte hartzen. Goiza jokoetan emango dute, eta bazkaldu eta gero, begiraleek prestatutako altxorraren bila jolasa egingo dute.
2014 uzt 15 Tolosaldea
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?