Leaburuko San Pedro jaiak, irratiz

Ataria 2014ko ekainaren 27a

Leaburuko plazatik egin du irratsaioa gaur, Ataria Irratia. San Pedro jaiak dira Leaburun, eta bertatik bertara bizitu ahal izan dituzue Atariarekin. 10:00etan hasita herritarrak izan dira saioko protagonistak.

Luisa Uzkudun herriko alkatea izan da hitz egiten lehena, eta haren atzetik herriko musikari gazteak gerturatu dira mikrofonoetara. Haurren ludoketari buruz hitz egitera ere gerturatu da hango arduradun bat, eta herriko baserritarrek ere izan dute beren tartea. Herriko Ostatuko arduradunak eta Jon Otegi segalaria, Anjel Arrospide aizkolaria, eta Jon Fernandez de Antona zaldi prestatzailea ere izan dira gaurkoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!