Erretirodunen eguna ospatuko dute igande honetan, Leaburun

Ataria 2013ko irailaren 20a

Leaburu-Txaramako erretirodunek euren eguna ospatuko dute igandean, hilaren 22an. Hasteko, meza izango dute eguerdian, eta mezaren ostean, herriko dantzarien emanaldiaz gozatu ahalko dute. Gaztetxoen dantza saioaren ondoren, erretirodunen arteko toka txapelketa egingo dute plazan bertan. Nahikoa jolas egin ostean bazkari legea egiteko elkartuko dira denak Leaburuko Zazpi Bide elkartean. Ederki jateaz gain, bertso ederrak entzuteko parada izango dute, Irazu eta Peña bertsolariak izango baitira, eta baita herriko trikitilariak ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!