Udalak autobusa antolatu du igandean Larresorora joateko

Ataria 2013ko uztailaren 18a

Leaburu-Txaramako Udalak irteera antolatu du Larresorora datorren iganderako, hilak 21, Harrizko Zubiko festan parte hartu nahi dutenentzako. Bazkaria, musika, kantuak, bertsolariak, zozketa eta taloak izango dira, besteak beste. Udalak autobusa jarriko du joan nahi duten herritarrentzako. Izena emateko udal bulegoetara deitu behar da, 943 67 59 31 zenbakira. Horretarako azken eguna bihar, ostirala, izango da.

Iragan apirilean izan ziren Larresoroko lagunak Leaburura bisitan, eta orain leaburuarrak joango dira hara. 1996. urteko XIV Orduko Ibilaldian ezagutu zuten elkar leaburuarrek eta larresoroarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!