Kokedama tailerra egingo dute Larraulen

Ataria 2026ko maiatzaren 11

Ekainaren 6an izango da tailerra eta aurrez eman beharko da izena.

Larraulen, ekainaren 6an, Kokedama tailerra egingo dute Urkipe gunean. 16:00etatik 20:00etara izango da saioa eta parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute honako telefono zenbakietan: 943 65 55 77 edo 943 88 40 56.

Artekak antolatu du saioa, eta kasu honetan, kristalezko oinarriarekin landuko dute kokedama.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!