Sozialistek agintzen jarraituko dute Larraulen

Ataria 2023ko ekainaren 17a

Maite Aranak alkate izaten segituko du; oposizioan, lehen aldiz, EAJ egongo da bi zinegotzirekin.

PSE-EEk aurkeztutako zerrenda bakarra izan zen 2019ko udal hauteskundeetan, eta honenbestez, herriko zazpi hautetsien karguak hartu zituzten sozialistek. Joan den maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan, EAJk eta PPk ere aurkeztu zituzten hautagaitzak. Boto gehien, ordea, PSE-EEk eskuratu zituen, eta Maite Arana zerrendaburuak eta orain arteko alkateak jarraituko du karguan. EAJk bi zinegotzi izango ditu udalbatzan.

Aranak gaur beste lau urteetarako hartu du alkate makila. Hauek dira udalbatza osatzen duten hautetsiak:

  1. Maria Teresa Arana Perez (PSE-EE)
  2. Maria Pilar Cortajarena Sorarrain (PSE-EE - Independentea)
  3. Ander Iturri Torrea (PSE-EE)
  4. Jesus Maria Tejada Cantero (PSE-EE)
  5. Jose Antonio Rodriguez Rodriguez (PSE-EE)
  6. Jose Agustin Arrieta Eguiguren (EAJ)
  7. Maria Isabel Vaquero Montero (EAJ)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!