Maite Aranaren bigarren agintaldia Larraulen

Ataria 2023ko maiatzaren 28a

Gaur zazpi zinegotzi aukeratu dituzte Larraulen. Boto guztiak kontatu ondoren, hau izan da emaitza.

 

 

 

 

 

PSE-EEko Maite Aranak jarraituko du alkate karguan Larraulen, 55 boto jasota. Bigarren, EAJ geratu da, 19 botorekin. Baliogabeak 8 boto izan dira, 21 zuri eta %44,74ko abstentzioa izan da.

Arana pozik azaldu da jasotako babesarekin. ««Larrauldarrei eskerrak eman nahi dizkiet, balorea eman diotelako egin dugun lanari. Eta ez bakarrik egin dugunari, baizik eta egiteko moduari ere: larrauldarrekin batera».

Larraulen ordezkaritza izango duen beste alderdia EAJ da. Joxe Agustin Arrieta eta Maria Isabel Vaquero izango dira zinegotzi. Arrietak adierazi du «sorpresa» eraman duela emaitzarekin. «Ilusioa nuen baina ez da posible izan. Sozialistek emaitza onak lortu dituzte udal hauteskundeetan, baina foru hauteskundeetan bost baino ez. Oposizioan ilusio berdinarekin jarraituko dut Larraulen alde».   

Hemen gaurko informazio guztia.

Larraulgo udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Maria Teresa Arana Perez (PSE-EE)
  2. Maria Pilar Cortajarena Sorarrain (PSE-EE - Independentea)
  3. Ander Iturri Torrea (PSE-EE)
  4. Jesus Maria Tejada Cantero (PSE-EE)
  5. Jose Antonio Rodriguez Rodriguez (PSE-EE)
  6. Jose Agustin Arrieta Eguiguren (EAJ)
  7. Maria Isabel Vaquero Montero (EAJ)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!