Orain 15 urte jarri zuen martxan Larraulen pilota eskola Iñaki Esnalek, eta Larraul herriak lehendabizikoz Herriarteko Pilota Txapelketa jokatu duenean aprobetxatu dute pilota eskolakoek omenaldia egiteko. Pilota eskolatik pasatako hainbat pilotari ere bertan izan dira eta argazki bat atera dute elkarrekin. «Sorpresa izan da niretzat eta opari handia», esan du Iñaki Esnalek.