Festa giroan jokatu du Larraulek herriartekoa

Ataria 2023ko maiatzaren 13a

Lehen aldiz parte hartu du Larraulek Herriarteko Pilota Txapelketan, eta eskuzko modalitatean 0-3 galdu du Azpeitiaren aurka joaneko jardunaldian.

Kadete mailan 12-22 galdu dute Otaegi eta Irazu larrauldarrek Sarasua eta Artetxeren aurka. Partidaren erdira arte lortu diote eustea etxekoek, baina gero hautsi egin da partida. Jubeniletan 6-22 galdu dute Belaunzaran eta Otaegi larrauldarrek Labaka eta Ezamaren aurka. Nagusietan 20-22 galdu dute Urbieta eta Esnal larrauldarrek Egiguren eta Labakaren aurka. Irabazteko zorian izan dira, 20-18 irabazten joan baitira, baina azkenean ez da posible izan.

Iñaki Esnal nagusietan aritu den pilotarietako batek azaldu duenez, «festa polita izan da pilotalekuan. Gainera, azken partidan emozioa izan da, eta horrek ere giro gehiago jarri du». Bueltako jardunaldia datorren ostiralean izango da, Azpeitian, 22:00etatik aurrera.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!