Larraulen elkartu dira Gipuzkoako errotariak

Ataria 2022ko apirilaren 30a

Datorren maiatzaren 8an egingo duten Gipuzkoako Erroten Egunaren harira, errotagintzaren inguruan hausnartzeko bildu dira errotariak.

Gipuzkoako Errotagintza Topaketa egin dute gaur Larraulen, bertako udalaren babesarekin. 10:00etan ongi etorria eman diete bertan bildutako errotari eta herritarrei, eta ondoren, Larraulgo ondarearen inguruko aurkezpena egin du Nora Urbizuk. Alex Roteta oiartzuarrak, berriz, Gipuzkoako erroten inguruko begirada propioa eskaini  du hitzaldi batean.

Martxoaren 8an, Gipuzkoako Erroten Egunaren harira herrialdeko 33 herritan egingo diren 40 ekintzen inguruan ere aritu dira gaurko saioan. Gaurko topaketa amaitzeko, hamaiketakoa egin eta Larraulgo Txuringadi errotara gerturatu dira parte hartzaileak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!