Hassan Ait Chaouk eta Laiane Arrospidek irabazi dute Larraulgo mendi lasterketa

Leyre Carrasco 2022ko martxoaren 20a

Ohiko datara itzuliz, gaur egin dute Larraul-Hernio-Larraul mendi lasterketa. Guztira 94 korrikalariek parte hartu dute hamaikagarren edizio honetan, baina azkarrenak billabonatarra eta tolosarra izan dira.

Haizea nagusi izan bada ere, eguraldia alde izan dute korrikalariek aurtengo proban. 10:30etan eman diote hasiera lasterketari eta gizonezkoetan helmuga zeharkatzen lehena izan da Hassan Ait Chaou billabonatarra, 1:15:52ko denborarekin. Billabonatarrak atzetik izan du Josu Urrestarazu, baina azkenean, bigarren postuan geratu da 1:18:15 denborarekin. Hirugarren postua berriz, Aitor San Sebastian zizurkildarrarentzat izan da, 1:20:57 denborarekin.

Emakumezkoetan lehena Laiane Arrospide tolosarra izan da, 1:37:55ko denborarekin. Arrospideren atzetik segundo gutxira zeharkatu du helmuga Rosa Uribek, 1:38:45 denborarekin. Hirugarren postuan Ainhoa Jauregi geratu da, 1:46:27 denborarekin.

Unai Usandizaga izan da helmuga zeharkatzen lehen herritarra, 1:28:40 denborarekin.

Fermin Agirreri omenaldia

Lasterketari hasiera eman baino lehen, iazko urriaren 10ean hil zen Fermin Agirre herritarra omendu dute. Bere alaba Ione Agirre izan da bertan, zeinak oroigarri bat jaso duen. Horrez gain, lasterkariek eta bertaratu direnek Karlos Irazuren eskutik egindako bertsoa abestu dute.

SAILKAPENAK

Gizonezkoak:

1. Hassan Ait Chaou, 1:15:52

2. Josu Urrestarazu, 1:18:15

3. Aitor San Sebastian, 1:20:57

 

Emakumezkoak:

1. Laiane Arrospide, 1:37:55

2. Rosa Uribek, 1:38:45

3. Ainhoa Jauregi, 1:46:27 

 

Lehen herritarra:

Unai Usandizaga, 1:28:40

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!