Txondorra piztuz abiatuko dute kultur astea Larraulen

Tolosaldeko Ataria 2021ko aza. 17a, 07:58

Larunbatean egingo dituzte lehenengo ekitaldiak eta astelehenetik aurrera liburu aurkezpenak, tailerrak, antzerkia, kontzertuak eta irteerak egingo dituzte

Larraulen kultur astea egingo dute azaroaren 20tik 28ra. Koldo Jauregi herritarrak txondorra piztuko du larunbatean Iraulieta-Argibelen, 11:00etan, astea abiatzeko. Arratsaldez, herri kirol saioak izango dira frontoian.

Hurrengo astelehenean jarraituko dute ekitaldiek. Besteak beste, Sendabelarrek dakitena eta Bidean liburuen aurkezpenak egingo dituzte Garbiñe Larreak eta Koldo Rabadanek, hurrenez hurren. Datorren asteburuari begira, kontzertuak, dokumental emanaldiak eta mendi irteerak prestatu dituzte kultura batzordetik.

KULTUR ASTEA

Azaroak 20, larunbata

  • 11:00. Larraulgo Iraulieta-Argibel inguruan txondorra piztuko du Koldo Jauregik.
  • 18:00. Herri kirolak frontoian. Banakako Gizonezko Aizkolari Kopako txapelketa, Binakako Gizonezko txapelketa harri jasotzen, Binakako Emakumeen txapelketa trontzan.

Azaroak 22, astelehena

  • 18:30. Euskal Herrietako laminen ipuinak kontatuko ditu liburutegian Juan Kruz Igerabidek.

Azaroak 23, asteartea

  • 18:30. Antton Amonarriz kultur gunean Garbiñe Larreak Sendabelarrek dakitena liburua aurkeztuko du.

Azaroak 24, asteazkena

  • 18:30. Koldo Rabadan Larraulgo irakasleak Bidean izeneko liburua aurkeztuko du Antton Amonarriz kultur gunean.

Azaroak 25, osteguna

  • 18:30. Evaren alabak antzerki ibiltaria egingo dute herrian zehar Marta Garciak, Geronimo Otegik, Nieves Peñak eta Sonia Sanzek.

Azaroak 26, ostirala

  • 18:00. Lurtaro kooperatibaren aurkezpena egingo dute Antton Amonarriz kultur gunean.
  • 20:00. Elizan Erik eta Win emanaldia, Ander Lizarralde, Unai Muñoa, Imanol Kamio eta Aitor Atxegaren eskutik.

Azaroak 27, larunbata

  • 10:00. Karola Kosmetika Naturalaren eskutik herriko elkartean alanbike tailerra egingo da.
  • 16:00. Yolanda Mazkiaranen Anderea dokumentala eskainiko dute Antton Amorarriz kultur gunean.
  • 18:30. Talo eta gaztain jatea.

Azaroak 28, igandea

  • 11:00. Mendi irteera Jon Zulaikaren eskutik herriko paisaia interpretatuz. Plazatik abiatuko dira herritarrak.
  • 19:00. Elizan Velutine taldearen kontzertua.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!