Zianotipia tailerra egingo dute Larraulen

Ataria 2021eko urriaren 14a

Urriaren 14an, Antton Amorarriz kultur gunean izango da, 17:00etatik aurrera.

Ibon Azpilikuetak eskainiko du Larraulen urriaren 14ean egingo duten tailerra. Urdin koloreko kopiak egiteko prozedura monokromoa da zianotipia. Teknika honen bidez, irudi originalaren negatiboa lortzen da, zianotipo izenarekin.

Izena emateko, 634 289 327 telefono zenbakira hots egin beharko da edo bestela kultura@larraul.eus helbidera mezu bat idatzi beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!