Kultura diputatuaren bisita jaso dute Larraulen

Ataria 2021eko otsailaren 22a

Ostiralean izan zen Harkaitz Millan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol arloko diputatua Larraulgo herria bisitatzen.

Herriko udal agintarien laguntzaz, besteak beste, Larraulgo San Esteban elizako erretaula bisitatu ahal izan zuen diputatuak. XVI. mendeko erretaula hau, bakarra da Gipuzkoan eta erromanista estiloaren lehen belaunaldiko artista anonimo batek egina da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!