Banatu dituzte II. Mikro-ipuin lehiaketako sariak

Ataria 2021ko ots. 19a, 12:25

Otsailaren 12an, Larraulgo Zimiterioan egin zuten sari banaketa ekitaldia eta bertan izan ziren Winston Copeland magoa eta bere laguntzailea.

Aurten bigarren aldiz egin da mikro-ipuin lehiaketa Larraulen. Aurten 19 lan aurkeztu dira. A kategorian 8, eta B kategorian 11. "Larraulgo haurrak irudimen handikoak dira, sortzaile bikainak, eta horrek asko poztu gaitu", esan dute liburutegiko arduradunek. "Oso mikro-ipuin politak jaso ditugu, irribarrea sortzen dutenak batzuk, zer-pentsa uzten dutenak beste batzuk".

Epaileek lanak aztertzerakoan kontuan izan dituzten irizpideak ondorengoak dira: gaiaren originaltasuna, erabilitako euskara maila, narrazioaren egitura eta ilustrazioaren eta testuaren bateratze maila. Kategoria bakoitzean bi sari banatu dira eta aurtengoan kategoria bakoitzeko ilustrazio hoberenarenak ere izan du saria.

Xomorroa gaiaren inguruan aurkeztu behar izan dituzte lanak eta behin mikro-ipuinak aztertuta hauek dira saridunak kategoria bakoitzean.

A kategoria (6-8 urte artean)

  • Ilustrazio hoberena: ilustrazio honek duen perspektiba eta simetria lanketa  baloratuz, epaimahaiak aho batez erabaki du ilustrazio hoberenaren aipamena honako lanari ematea;
     “ARRANOA ” EZIZENAREKIN AURKEZTU DU “TXIMELETEN HEGAL MAJIKOAK” MIKRO-IPUINA, XUBAN MUJIKA.
  • Bigarren saria: “HUNTZA ” EZIZENAREKIN AURKEZTU DU “LIBURUA” MIKRO- IPUINA, AMEL ALCALDE URRAKA.
  • Lehen saria: “MATXIN” EZIZENAREKIN AURKEZTU DU “MATXINSALTO BIZIA” MIKRO-IPUINA, EKHI RUIZ SANZ .

B kategoria (9-11 urte artean)

  • Ilustrazio hoberena: Ilustrazioari emandako mugimendua, traza fin eta detailez eginiko elementuen  erabilera kontuan izanik, epaimahaiak erabaki du ilustrazio honenaren aipamena honako lanari ematea; “LAURA” EZIZENAREKIN AURKEZTU DU “NOR NAIZ?” MIKRO-IPUINA, ELAIA TEJERIA AROCENA.
  • Bigarren saria: “JOKIN ” EZIZENAREKIN AURKEZTU DU “ERLEAREN BEGIRADA” MIKRO-IPUINA, BEÑAT EIZAGIRRE ARRUTI.
  • Lehen saria: “LARRAITZ” EZIZENAREKIN AURKEZTU DU “ZER ESAN DUZU AITONA?” MIKRO-IPUINA, ADUR ALCALDE URRACA. 

Aipamen berezi bat ere egin nahi izan du epaimahaiak. "Amaia" ezizenarekin Kanpoan eta barruan mikro-ipuina aurkeztu du Aitana Aranburu Ucinek. Ilustrazio eta ipuinaren egitura eta giro bereziarengatik jaso du aipamena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!