Ibilgailu elektrikoei eta mugikortasunari buruz ariko dira Larraulen

Ataria 2020ko urriaren 8a

Energia Argitu programa iritsiko da azaroaren 17an Larraulera. Kultur etxean izango da saioa 18:00etan. Tailerrean parte hartzeko aurrez eman behar da izena.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Energia Argitu programa iritsiko da azaroaren 17an Larraulera. Helburua izango da "gizartean pixkana txertatzen eta indarra hartzen ari diren mugikortasun jasangarrirako eredu berriei buruz herritarrak informatzea". Zehazki gaur egun merkatuan dauden ibilgailu elektrikoen ezaugarriez ariko dira eta baita ibilgailu horien kontsumoaz eta salneurriaz ere, besteren artean.

Tailerrean parte hartzeko aurrez eman behar da izena. 943 65 33 29 telefono zenbakira deituta edo argitu@gipuzkoa.eus helbidera idatzia eman daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!