Kultur astea abiatuko dute etzi Larraulen

Jon Miranda Labaien 2019ko aza. 21a, 11:57

Azaroaren 30ean, ezkurraren inguruko hitzaldia emango du Cesar Lemak, eta ondoren, ikastaro praktikoa izango da; Etziko irteera eta gero, astelehenean hasiko dute astea.

Manual de cocina bellotera para la era postpetrolera (Nola egin ezkur sukaldaritza, petrolio aro osteko bizitzan) liburuaren egilea da Cesar Lema biologo galiziarra. Elikagai gisa ezkurraren balioa ezagutarazten dabil eta Larraulen emango ditu azalpenak datorren azaroaren 30ean. Segidan, Goiabe Sukaldeko Asier Bastarrikak ikastaro praktikoa eskainiko du. Tailerrean izen emateko, aurrez jakinarazi beharko da kultura@larraul.eus helbidean edo 634 289 327 telefonoan.

Kultur asteko egitaraua, ordea, larunbatean abiatuko da Laguardiara egindako irteerarekin. Udaletik jakinarazi dutenez, ostiralean izango den sagardo dastatze gidaturako izena eman beharko da aurrez eta egun horretan bertan izango den bertso afarirako txartelak, 20 euroan salgai izango dira Larraulgo Zirta Ostatuan.

EGITARAUA

Azaroak 23, larunbata

08:00.Irteera Laguardiako Eguren Ugarte bodegara.

10:00.Hamaiketakoa Briñasen.

11:00-12:30.Bisita Laguardia herrian.

13:00.Eguren Ugarte bodegara bisita, ardo eta pintxo dastaketarekin. Ondoren.Bazkaria.

Azaroak 25, astelehena

18:00. Larraulgo gazteen eskutik, argazki diaporama egingo da kutur etxean.

19:00. Basker dokumentala eta hitzaldia Argibel Euba antropologoaren eskutik. (Dokumental hauek, 1960 hamarkadan dokumentalista suediarrek Euskal Herrian grabatutako kultur adierazpen ezberdinak jasotzen dituzte).

Azaroak 26, asteartea

19:00.Gorka Garmendiaren BA, edo munduen arteko orekaliburuaren aurkezpena eta hitzaldia.

Azaroak 28, osteguna

16:30. Bizitzaren laborategian ipuin kontaketa eta zientzia esperimentuak Ana Galarraga Aiestaran zientzialariaren eskutik.

Ondoren.Haur merienda Katilutxulo elkartean.

19:00. Hika egingo al diñagu? mahai ingurua Eli Pagola eta Oihana Iguaran bertsolariekin kultur etxean. Ondoren, hika-poteoa ostatuan.

Azaroak 29, ostirala

19:00.Sagardo-dastatze gidatua egingo dute Astigarragako Astarbe sagardotegiko arduradunek Katilutxulo elkartean.

21:00.Bertso afaria Larraulgo ostatuan Amaia Agirre eta Unai Mendizabalekin.

Azaroak 30, larunbata

09:30.Ezkurra jaten hitzaldia Cesar Lema biologoarekin kultur etxean.

11:30. Ezkurra jaten ikastaro praktikoa Asier Bastarrikarekin Katilutxulo elkartean.

16:15.Mus txapelketa Katilutxulo elkartean.

18:00.Patata tortilla lehiaketa zimiterioan.

20:00. Pig&Kiss taldearen kontzertua zimiterioan.

Abenduak 1, igandea

17:00.Larraulgo gazteen eskutik, argazki diaporama Kultur Etxean.

18:00. Talo eta gaztaina jatea Katilutxulo elkartean.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!