Ikasturte berriko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute Larraulen

Ataria 2019ko abuztuaren 20a

2019-2020 ikasturterako prestatu dituzte dagoeneko ikastaroak, eta izena liburutegian, telefonoz edota posta elektroniko bidez eman daiteke.

Honako ikastaroak prestatu dituzte Larraulen:

  • Esku pilota. Irailaren 16tik ekainera. 6-14 urte artekoentzat, astelehenetan, 18:00etatik 19:00etara. Larraulen erroldatutakoek 10 euro, eta bigarren seme-alabatik aurrera 7 euro; herrian erroldatu gabeek 20 euro. 
  • Euskal Dantza. Urritik ekainera. Ostegunetan, HH3-HH5ekoak 18:15etik 18:45era, LH1-LH3koak 18:45etik 19:30era, LH4-DBHkoak 17:15etik 18:15era. Larraulen erroldatuak 14 euro eta bigarren seme-alabatik aurrera 11 euro; herrian erroldatu gabeek 28 euro.
  • Eskulanak. Urritik ekainera. Hamar urtetik gorakoentzat, ostiraletan, 17:30etik 19:30era. Larraulen erroldatutakoek 18 euro, eta bigarren seme-alabatik aurrera 13 euro (18 urte baino gehiago dituztenek 33 euro); herrian erroldatu gabeek 33 euro.
  • Zumba. Irailaren 17tik ekainera. 14 urtetik gorakoentzat, asteartetan, 19:45etik 20:45era. 14 eta 16 urte artekoek 12 euro eta 16tik gorakoek 22 euro. Herrian erroldatu gabeek 22 euro.

Udazkeneko tailerrak

  • Garagardo artisaua egiteko tailerra (afari merienda barne). Irailak 7, larunbata, Katilutxulo elkartean. 14:00etan hasi eta bost ordu inguruko iraupena. 15 euroko kostua eta gehienez 12 lagun.
  • Eguberrietako menu bereziak (2 plater eta postrea; egindakoa afalduko da). Azaroaren 15ean eta 29an, Larraulgo Ostatuan, 18:30etik 20:30era. 50 euro saio bakoitzeko (edariak aparte), eta gutxienez 4 pertsona apuntatu beharko dira, eta gehienez 8.

Ikastaroren batean izena eman nahi duenak aukera izango du liburutegira joanda, 634 289 327 telefonora deituta edota kultura@larraul.eus helbidera posta elektronikoa bidalita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!