Autobusek geltokia izango dute Larraulen

Tolosaldeko Ataria 2019ko mar. 28a, 19:58

Apirilaren 1etik aurrera gauzatuko da aldaketa, aurrez, Larraulgo Udalak egindako eskaerari erantzunez.

TO07 lineak Larraulen geltokia izateko 900 300 340 telefonora deitu beharko du erabiltzaileak. Honako ordutegietan eskatu ahal izango da zerbitzua:

Tolosa>Asteasu>Larraul noranzkoan

- Astelehenetik ostiralera (urte osoan, uztaila eta abuztuan ezik): 6:40ean, 20:30ean eta 21:40ean.

- Larunbatak eta uda (uztaila eta abuztuko lanegunak) eta igande eta jaiegunetan 20:30ean eta 21:40ean.

Larraul>Asteasu>Tolosa noranzkoan

- Astelehenetik ostiralera (urte osoan, uztaila eta abuztuan ezik): 07:15ean, 21:05ean eta 22:15ean.

- Larunbat eta uda (uztaila eta abuztuko lanegunak) eta igande eta jaiegunak: 21:05ean eta 22:15ean.

Bestelako lineatan ere aldaketak

Bestalde, TO01 (Tolosa-Alegia-Amezketa-Abaltzisketa) linean, astelehenetik ostiralera (Abaltzisketa-Amezketa-Alegia) ibilbidea egiten duen 7:40eko zerbitzua kenduko da.

UK02 (Azkoitia-Azpeitia-Errezil-Bidania-Goiatz-Albiztur-Tolosa) lineako hainbat zerbitzuren ordutegia ere aldatuko da: Astelehenetik ostiralera, Tolosan irteera duen 15:05eko zerbitzua, 15:15era aldatuko da. Larunbatetan, berriz, Tolosan 7:35ean irteera duena 8:00etara eta 12:00etan irteera duena 13:00etara aldatuko dira.

Informazio gehiago nahi duenak, www.lurraldebus.eus webguneko 'lineak eta ordutegiak' atala kontsultatu edo 900 300 340 telefono zenbakira deitu dezake, astelehenetik igandera, 8:00etatik 20:00etara.

MUGI tarifa berriak

2019ko apirilaren 1ean Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (TGG) tarifak eguneratuko dira. Berritasun nagusia, Mugi Gaztea duten 25 urte baino gutxiagoko bidaiariek tramu guztietan deskontu handiago izango dutela da.

Horrez gain, Lurraldebusen gaueko tarifak eguneratuko dira:

  • Bi jauzi: 5,95€

  • Hiru jauzi: 8,25€

  • Lau jauzi: 10,40€

  • Bost jauzi: 13,60€

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!