Larunbatean abiatuko da kultur astea Larraulen

Ataria 2018ko azaroaren 19a

Argazkia: Herri Bizia

Bederatzi eguneko egitaraua prestatu dute Larraulen eta askotariko ekitaldiak izango dira, azaroaren 24an hasita. Hona hemen egitaraua:

AZAROAK 24

08:00. Irteera Baños de Ebroko “Amador Garcia” bodegara.

AZAROAK 25

16:30. II. Eskoba lehiaketa Katilutxulo elkartean.

19:00. Gazteentzako pelikula (+12) Kultur etxean.

AZAROAK 26

18:00. Larraulgo gazteen eskutik, argazki diaporama izango da ikusgai kultur etxean.

19:30. Zer litzateke Euskal Herria trikitia gabe? hitzaldia. Hizlariak: Haritz Garmendia eta Josu Arrizabalaga Izer trikitilariak.

AZAROAK 27

19:30. Sanferminak 78: Hilketa baten testuingurua hitzaldia. Hizlaria: Nerea Perez Ibarrola NUP-eko irakasle eta “Sanferminak 78” Egiaren Batzordeko kide eta bozeramailea.

AZAROAK 28

19:30. Euskal kantagintza berriaren historia laburra hitzaldia. Hizlaria: Andoni Tolosa.

AZAROAK 29

19:00. Zer ari da gertatzen Sirian? hitzaldia. Hizlaria: Aritz Saidi.

20:30. Bakailaoa historian zehar pintxo pote kulturala, Larraulgo Ostatuan.

AZAROAK 30

16:30. Haur merienda Katillutxulo elkartean.

17:30. Abezedario titirijario liburu aurkezpena eta ipuin kontaketa Juan Kruz Igerabiderekin.

21:00. Afaria Katillutxulo elkartean Joxe Ramon eta Urki Galarragatarrak txiste kontalariekin.

ABENDUAK 1

16:15. Mus txapelketa Katillutxulo elkartean.

18:00. Patata tortilla lehiaketa.

18:00-20:00. Egutegirako argazki aukeraketa.

20:00. Niko Etxart eta Robert Larrandabururen kontzertua San Esteban elizan.

ABENDUAK 2

18:00-20:00. Egutegirako argazki aukeraketa.

18:00. Talo eta gaztaina jatea Katillutxulo elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!