Interpretazio zentroa eta xaguzarraren bidea egiteko aukera izango dute larrauldarrek urriaren 6an, larunbata, 10:30etik aurrera. Doakoa izango da irteera larrauldarra, baina izen ematea derrigorrezkoa izango da. Urriaren 4a baino lehen eman beharko da izena, Larraulgo liburutegian edo 634 289 327 telefono zenbakian.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?