Gaueko behaketa egingo dute Larraulen ekainaren 22an

Ataria 2018ko ekainaren 14a

Aranzadi zientzia elkartearen eskutik izango da 22:30ean. Taldea mugatua izango denez, aurrez eman beharko da izena liburutegian edo 635 28 93 27 telefonoan.

Teleskopioak erabiliz, zerua behatzeko aukera izango da. Honekin batera Aranzadiko kideek hamaika azalpen eta xehetasun emango dituzte. Larraulen 22:30ean izango da gaueko behaketa, eta lekua oraindik erabakitzeke dago. Larrauldar guztientzat irekia izango den ekintza da, adin mugarik gabe.

Eskulanen erakusketa

Larraulen izaten den eskulan ikastaroko lanen erakusketa ere izango da ekainaren 22an udaletxe azpiko arkupeetan, 18:00etatik 20:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!