Hassan Aitchaou eta Leire Baraibar garaile Larraul-Hernio-Larraulen

Irati Saizar Artola 2018ko martxoaren 18a

Larraul-Hernio-Larraul mendi lasterketaren zortzigarren edizioa jokatu da goizean. 188 parte hartzailek osatu dute 15 kilometroko ibilbidea.

Eguraldiak lagundu ez arren, 188 lasterkari irten dira 10:30ean Larrauldik Herniora bidean. Puntan gurutzea ukitu eta Larraulgo plazako helmuga zeharkatzen lehena Hassan Aitchaou billabonatarra izan da, 1:16:29ko denborarekin. Mendi lasterketa honetako errekorra ere berak ezarri zuen, baina zazpi minutugatik ezin izan du hautsi. Nahiko jarraian helmugaratu da bigarren lasterkaria ere; Iñaki Olano altzotarra izan da 1:17:03ko denborarekin. Podiuma Aitor Manterolarekin osatu dute; 1:22:12an zeharkatu du helmugako marra. Emakumeetan berriz, Leire Baraibarrek lortu du lehenengo postua. Lehen aldiz hartu du parte lasterketa horretan, eta 1:39:06ko denboran egitea lortu du. Bigarren, Rosa Uribe iritsi da 1:43:11ko denboran, eta minutu bat beranduago heldu da Onintza Mitxelena, 1:44:54ko denboran. 

Zortzigarren edizio honetan, Rosa Talavera atleta hernaniarra omentzeko tartea hartu dute lasterketa hasi aurretik. Parte hartzaile guztiak animatu ditu, eta bera izan da lasterketa abiarazi duena. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!