Larraulgo Herri Ostatua kudeatzeko lehiaketa publikoa abiatu du udalak

Ataria 2018ko urtarrilaren 23a

Otsailaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dira proposamenak.

Larraulgo Udalba­tzak Herri Ostatuaren zerbi­tzua 5 urtez ustiatzeko esleipen prozesua abian jartzea onartu zuen urtarrilaren 11ko egindako osoko bilkuran.

Prozedura horretan parte hartzeko interesa duenak Larraulgo udaletxeko idazkaritzan aurkeztu beharko du dokumentazio guztia, otsailaren 6a baino lehen. Proposamenarekin batera, Baldintza Ekonomiko-Administratiboen Pleguan eskatutakoa aurkeztu beharko da, hau da, 3.000 euroko bermea. Informazio gehiago 943 693 042 telefonoan edo udala@larraul.eus helbidean eska daiteke.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!