Larraulgo San Estebanak 2017

Altxorraren bila eta apar festa, festarekin jarraitzeko

Ataria 2017ko abuztuaren 4a

San Estebanak ospatzen ari dira Larraulen. Goizean, altxorraren bila aritu dira eta apar festa ere egin dute.  Eguerdian, haurren bazkaria egingo dute eta puzgarriak ere izango dituzte. 

Atzoko txupinazoaren ostean, festa giroak jarraitzen du Larraulen. Haur ugari hurbildu da goizean Larraulgo plazara. Hiru taldetan banatu eta altxorraren jokoan aritu dira. Beroari aurre egiteko, piratak ibili dira herrian; baldeak urez bete eta haurrak freskatzen aritu dira. Jokoarekin amaitzerako, plaza prest zuten apar festerako. Bainujantziak, betaurrekoak eta txankletak soinean, haurrek ez dute aukerarik galdu aparretan murgiltzeko. 

Eguerdian, haurren bazkaria egingo dute eta ondoren, puzgarriak izango dituzte. Gauean, herri afaria egingo dute Herri Ostatuan, eta gero, Patxuko nice eta DZ Zigor musikariek jarriko dute giroa. 

Asteburuan jarraituko dute festek; ikusi hemen datozen egunetako egitaraua.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!