Larraulgo San Estebanak 2017

Pilotariek eman die jaiei hasiera

Ataria 2017ko abuztuaren 3a

Bote luzeko Larraulgo pilotariek bota dute txupinazoa arratsaldean. Euskal Herriko txapeldunorde, Gipuzkoako Pasakako txapeldun eta jaien hasierako protagonista izan dira.

Buruhandi eta txaranga herrikoi bezain bereziak giro ederra jarri dute arratsaldean Larraulen. Eguna amaitzeko Ostolaza eta Pujana trikitilariak eta Akanpada izango dira.

Egitarau osoa eta jaien inguruko berriak jarraitzeko, ataria.eus izango da egunero Larraulen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!