Erakusketa eta linuaren inguruko proiektua Larraulen

Ataria 2016ko urriaren 10a

Bihar, 'Binilozko euskal diskak' erakusketa zabalduko dute 19:00etan museo etnografikoan eta asteazkenean, Katillutxulon berreraikitako linu-putzua ezagutzeko aukera izango da

Linua Euskal Herrian, linua Larraulen egitasmoa abiatu dute aurten Larraulgo Dina 7 kultur taldekoek. Katillutxulon linu-putzu bat berreraiki dute eta Larraulen egindako linua beratzen jarriko dute bertan. Proiektua datozen asteetan zabalduko da eta Larraulgo kultur astean izango dira ikusgai ondorengo lanak.

Asteartean, urriak 11, Larraulgo museo etnografikoan binilozko diskak jarriko dira ikusgai, entzungai eta dantzagai. Erromeria bat antolatu dute inaugurazio ekitaldirako, 19:00etan hasita. "Oinetako erosoak eta mokadua ekarri, han edaria izango da", esan dute elkarteko kideek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!