San Esteban jaiak 2016

Gustuko lekuan, aldaparik ez

Erabiltzailearen aurpegia Ane Urkola Agirrezabala 2016ko abuztuaren 6a

Txirrindulari igoera xelebrea egin dute Asteasuko bidegurutzetik Larraulera; haurren dantza emanaldia izan da ondoren.

Sasoiean daude Larraulgo gazteak. Asteasutik Larraulera igo dira bizikletaz, mozorrotuta. Atzeraka igo denik ere izan da, baita pedalak astintzeko zapatilak beharrean, takoidun zapatak erabili dituenik ere. Herritarrak zain zituzten ibilbidean zehar animoak emateko.

Helmugara iritsi ondoren, haurren dantza emanaldia izan da eta hiru dantza eskaini dituzte. 18:00etan, herri kirolak egingo dituzte, eta gauerako barrikote herrikoia antolatu dute. Segidan, dantzaldia eskainiko du Laiotz taldeak.

BIHARKO EGITARAUA

Bihar amaituko dira aurtengo San Esteban jaiak. Honako egitaraua antolatu dute:

ABUZTUAK 7, IGANDEA

11:00. Gazteen esku pilota, eta paxaka partidak.

12:30. Sagardo dastaketa.

13:00. Toka.

15:00. Paella herrikoia.

18:00. Bertso saioa: Iker Zubeldia, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Oihana Iguaran.

Ondoren. Izer eta Alabier.

Atsedena.

23:00. Izer eta Alabier.

Erlazionatuak

Baten faltan, bi santuko festak

IƱigo Otaegi 2016 uzt 31 Larraul

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!