Ez dute lan makala egin antolatzaileek, herritarrentzat bost eguneko jaiak antolatzen. Urteroko dinamika aintzat hartuta, antzeko ekimenak izango dira. Txupinazoa bota eta Pello Joxepe, herriko ikurraren jaitsieraren aurretik, mus txapelketa izango da; eta ondoren, buruhandiak eta herriko txaranga.
Bigarren eguna, antza, lasaiagoa izango da, baina, kirol ezberdinak ikusteko aukera izango da, arratsaldean zehar.
Abuztuaren 5ean, haurrek latz disfrutatuko dute, altxor bilaketaren jokoa eta apar festa izango baitituzte, beste gauza batzuren artean. Segidan, helduagoek, kantua eta poteoa uztartuz, herri afariari bide emango diote. Eguna amaitzeko, DJ Bull eta baratxuri zopa izango da.
Larunbatean, herri kirolen tartea izango da, eta iluntze aldera, Laiotz taldea ariko da giroa are gehiago berotzen. Hurrengo jaiei begira jarri aurretik, gazteen esku pilota patidak ikusiko dituzte larrauldarrek; eta bazkalostean, sagardoa dastatzeko eta tokan jokatzeko aukera egongo da. Herri giroan paella jan ostean, bertsolariak euren ale onenak uzten ahaleginduko dira; eta iluntze aldera, Izer eta Alabier trikitilariek, Larraulgo festen xarma handiagotuko dute.
17 eguneko atsedenaren ostean, festen bigarren zatia ospatuko da Larraulen, San Bartolome Eguna. Eguardian bilduko dira hamaiketakoa egiteko herritar gehienak, Katillutxulo elkartean. Tripa bete ostean, ahari jokoa egingo dute; eta segidan, larrauldarren arteko pala partiduak jokatuko dira, mistoa izango da, gainera. Jaiak alai bukatzeko ardura Laja eta Larrañagarena izango da, arratsaldean eta gauean zehar ariko baitira trikitixa jotzen.
ABUZTUAK 3, ASTEAZKENA
11:00. Meza nagusia.
11:30. Hamaiketakoa.
16:30. Mus txapelketa (Katillutxulo elkartean, izen-ematea 16:00etan).
19:30. Txupinazoa eta Pello Joxepe-ren jaitsiera.
Ondoren. Buruhandi eta Gurdi Soinu herriko txaranga.
ABUZTUAK 4, OSTEGUNA
16:00. Frontenis herrikoia.
18:00. Ping pong herrikoia.
Segidan. Akanpada.
ABUZTUAK 5, OSTIRALA
11:00. Gazteek umeentzat antolatutako Altxor bilaketa jokoa.
12:30. Apar festa.
14:30. Haurren bazkaria.
15:30. Zunbaton (8 urtetik gora).
17:00. Haurrentzako animazioa (2 urtetik gora).
20:00. Kantu poteoa.
21:00. Herri afaria, herriko ostatuan.
23:00. DJ Bull.
03:00. Batxuri zopa.
ABUZTUAK 6, LARUNBATA
12:00. Txirrindulari igoera xelebrea.
18:00. Herri kirolak.
20:30. Barrikote herrikoia, Urbeltz plazan.
Segidan. Laiotz.
ABUZTUAK 7, IGANDEA
11:00. Gazteen esku pilota, eta paxaka partidak.
12:30. Sagardo dastaketa.
13:00. Toka.
15:00. Paella herrikoia.
18:00. Bertso saioa: Iker Zubeldia, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Oihana Iguaran.
Ondoren. Izer eta Alabier.
Atsedena.
23:00. Izer eta Alabier.
ABUZTUAK 24, ASTEAZKENA
11:00. Meza nagusia.
12:00. Hamaiketako herrikoia (Katillutxulo elkartean).
13:00. Ahari jokoa.
Ondoren. Herritarren arteko pala partidu mistoa.
19:30. Laja eta Larrañaga trikitilariak.
Gauean. Laja eta Larrañaga trikitilariak.