San Esteban jaiak 2016

Atseden egunean pilota astinduz

A. Urkola/I. Otaegi 2016ko abuztuaren 4a

Atseden eguna zuten arren, kirolerako tartea hartu dute gaur larrauldarrek. 16:00etan, herritarren arteko frontenis partidak izan dituzte. Zazpi bikote aritu dira nor baino nor, haur zein heldu.

Frontenisaren ondoren, ping-pong partidak jokatu dituzte 18:00etan; segidan, kanpaldia egingo dute. Atseden egunaren ondoren, bihar jarraituko dute Larraulgo San Esteban jaiek, eta igandera arte hainbat ekitaldi izango dituzte: umeentzat apar festa, herri kirolak eta punta-puntako bertso saioa, besteak beste.

 

BIHARKO EGITARAUA

Honako egitaraua izango dute bihar Larraulen:

 

Abuztuak 5, ostirala:

 11:00. Gazteek umeentzat antolatutako Altxor bilketa jokoa.

12:30. Apar festa.

14:30. Haurren bazkaria.

15:30. Zunbaton (8 urtetik gora).

17:00. Haurrentzako animazioa (2 urtetik gora).

20:00. Kantu poteoa.

21:00. Herri afaria (herriko ostatuan).

23:00. DJ Bull.

03:00. Baratxuri zopa.

Erlazionatuak

Baten faltan, bi santuko festak

Iñigo Otaegi 2016 uzt 31 Larraul

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!