Ekainaren 10ean Aiztondo IX. Gutun lehiaketaren sari banaketa

Ataria 2016ko maiatzaren 27a

Larraulgo kultur aretoan egingo da sari banaketa ekitaldia, 18:00etan hasita.

Gutuna, sentimenduak komunikatzeko literatur genero aberatsa izanik, hau sustatzeko asmoz, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko kultur dinamizazio arloak hainbat urte daramana lehiaketa hau antolatzen.

Andoaingo musika eskolako biolin-jole taldeak ekitaldiari hasiera emango dio, eta saridunek beraien gutunak irakurriko dituzte. Sariak banatu ondoren, ekitaldiari bukaera emateko eta elkar ezagutzeko asmoarekin musika eta pintxo-poteoa eskainiko dira.

Iaz, Alkizako liburutegian egin zuten sari banaketa ekitaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!