'Ikasmina: Herriz-Herri' ekimenaren bulego ibiltaria Larraulen

Ataria 2016ko maiatzaren 18a

Larraulen bulego ibiltaria, maiatzaren 25ean, asteazkena, arratsaldeko 17:30tik 19:30ra egongo da, udaletxean dagoen liburutegian.

Ikasmina: Herriz-Herri ekimenaren helburua Tolosaldeko herritarren artean ikasteko gogoa piztea eta ikasten jarraitzera bultzatzea da.

Ekimenak ez du kokapen fisiko finko bat, herri bakoitzeko baliabide publikoei esker bulego ibiltari bat eskaintzen du. Helburua, zerbitzua herritarrengana gerturatzea da, ekimena zuzenean herritarren testuinguru sozialera bertaratuz.

Herritarren prestakuntza beharren analisia egiten lagundu zaie eta eskualdeko prestakuntza ekintzen informazioa emango zaie. Ikastea zentzurik zabalenean ulertzen dutenez, zerbitzu hau herritar guztiei zuzenduta dago, edozein adin edo lan egoeratako jendeari.

Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko departamentuak laguntza du eta herritarrentzako doakoa da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!